XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

J.-Ig. - Bai laister utzi ta ustuko det; goserik bai-nago (maiera eramanaz).

Etxe. - (leiotik burua aterarik) Lapurrak! lapurrak!, emen!, atozte! (naigabeak emanda alki batean esertzen da).

J.-Ig. - (etsita) Ba-ba, ba.

Andre onek ez zidak pakean utziko apaltzen.

Ba-niak nere gelara bakarrik apaltzera.

(Eltzeaz gañera kajoi batetik azpil, txali, xardako botilla ta edontzia arturik barrura dijoa) Or konpon!.

Etxe. - (Orduan ta karraxi larriagoak ateriaz) Jesus milla bider! Zer egin bear ote dit or barruan? Nere diruak! Nere kutxako jantzi ederrak! galak! (bat-batean) Ez da ba ortik irtengo.

(laisterka leiotik bestalderaño joanaz atea giltzaz itxi beza) Jainkoak lagundu nazala! (Berriz leiora itzuli ta oiuka) Onera! Galdua naiz! Aguro, aguro! Atozte!.

(egiñal onen ondoren kemen guzia aitu zaio ta ostera bere burua eser-leku gañean erortzen uzten du).

LAUGARREN AGERRALDIA.

Etxekoandre, Joxe-Igeltsu (Gela barrutik) eta Aundi-Mandi.

Aun. - (albatan, arnasa-estutuka eldurik) Zeer daa? Zer? Oiu....

Etxe. - (asperenka) Lapurra! Ai! ai!.

Aun. - (atetik beldurrez) Nun?.

Etxe. - Or, or (Joxe sartudan gela siñalaturik).

J.-Ig. - (Barrendik indartsu atea joaz) Dan! dan! dan!.

Aun. - (Aurrena atzekoaldera egin ondoren gero ausarturik) Ori ez da lapurra.

Etxe. - Baietz, lapurra! Nik ikusi det sartzen-da.

Ori aztia da.

Aun. - Ezin diteke lapurra izan.

Ta ni agintari naiz aide nagusi bezela, bañan ez det nai aztikeritan sartu nai.

J.-Ig. - (Barrendik berriz) Dan! dan! dan!.

Etxe. - (igesi itzuliaz) Ai! ai!.

J.-Ig. - Gelditu bedi agintari jauna, iriki beza atea.

Aun. - (lasago) Nik ezagutzen det izkera-soñu ori.

Etxe. - Nik ez ba.

Aun. - Emakumezkoak beti ametsetan bizi zerate.

Etxe. - Ni ametsetan eta lapurra or barruan.

J.-Ig. - (berriz atea joka) Atea zabaltzeko.

Etxe. - (Aundi-mandi'ri besotik elduta) Ez zabaldu ez!.

Aun. - Lapur ala azti dalako ori nola sartu zaizu etxean?.